Oiartzungo Herri Musikan txistua eta danbolina, txalaparta, alboka, dultzaina, xirolarrua, biolina eta herri perkusioa, besteak beste, ikasi nahi duenak Ergoienen dagoen eskolan du horretarako aukera. Matrikula epea gaur bukatzen da. Herri Musikaren Txokoan bertan matrikula daiteke (Tornola, 6), telefono bidez (943 49 35 78),
posta elektronikoz edo
webgunearen bidez. Bertan topa daitezke ikastaro bakoitzaren xehetasunak.