Bi radar jarri dituzte Ramon Iribarren pasealekuan
Radarrek hartuko dute Ramon Iribarren pasealekuan orain arte errepideko sakanguneek zuten lekua. Bi radar jarri ditu udalak pasealeku horretan eta, Hondarribiko alkateak adierazi zuenez, "erabiltzaileen abiadura moteltzea, arriskuak murriztea, eta guztien bizi kalitatea hobetzea" dute helburu.
Radarrek hartuko dute Ramon Iribarren pasealekuan orain arte errepideko sakanguneek zuten lekua. Bi radar jarri ditu udalak pasealeku horretan eta, Hondarribiko alkateak adierazi zuenez, “erabiltzaileen abiadura moteltzea, arriskuak murriztea, eta guztien bizi kalitatea hobetzea” dute helburu. Aurrerantzean, kaira doan errepidean 30 kilometro orduko abiadura gainditzen duten ibilgailuek isuna jasoko dute.
Duela urte batzuk abiadura moteltzeko sakanguneak ezarri zituzten Ramon Iribarrenen, baina “gidatzerakoan oztopoa direla” onartu du Kerejetak Horregatik, horiek kendu eta radarrak jartzeko erabaki hartu du udalak, “hala abiadura hobeto kontrolatuko da, eta araua errespetatzen duten gehienek ez dute orain arte bezala sakanguneen gainetik igaro beharko. Hiri garraioari eta egunero Arrantzaleen Kofradiarantz doazen kamioiei begira ere arinaldia izango da”.
Udaletik emandako datuen arabera, Amutalden eta Txiplaon jarritako radarrek “arau-hausteen kopuruak jaisteko” balio izan dute: “aurreko urtearen aldean %33 jaitsi dira, eta 2011 urtearen aldean %66”. Istripu gutxiago jaso direla gaineratu zuen alkateak: “%15 jaitsi dira, eta zaurituen kopurua %33”.