Xorrolaren ibilbidea aldatuko da Xanistebanetan
Jaiek irauten duten bitartean, hainbat geltokitan ez du geldialdirik egingo herriko autobusak.Anbulatorioko geltokia eta Makutxo tabernaren parean ez da geldituko Xorrola. Horren ordez, Elizalde ikastetxeko geltokitik Manuel Lekuona Bibliotekako geltokira joango da zuzenean.
Ordutegi berezia
Abuztuaren 2tik 6ra ordutegi berezia izango du autobus zerbitzuak: 07:10etik 22:40ra (azken bidaia izango da hori). Bestalde, abuztuaren 1ean ez da Xorrolarik izango.