Oiarpe Kirol Elkarteko pilotariak indartsu dabiltza. Bi final irabazi dituzte: batetik Dinastia Etxabe Txapelketakoa eta bestetik Tinidadeko Abuzutuak 31ko Txapelketakoa.Dinastia Etxabe Txapelketan Andoni Ugalde (Oiarpe) eta Xanet Imaz (Segura) bikoteak 22-11 irabazi zio Etxeberria (Nabarniz) Iruretagoiena (Aurrera Saiaz) bikoteari Gazte Mailan. Eta 23 urtez azpiko mailan, Arrieta (Hernani) Ander Imaz (Oiartzun) bikoteak 22-17 emaitzarekin garaitu zuen Urretabizkaia (Ikaztegieta) Aizpitarte (Hernani) bikotea.
Trinidadeko Abuztuak 31ko Txapelketan Senior Mailan aritu ziren eta garailea Errasti (Usurbil) Iñigo Ugalde (Oiartzun) bikotea izan zen, 22-16 irabazi zion Urkizu-Lizeaga (Hernani) bikoteari.