Bihar bukatzen da helduen tailerretan izena emateko epea
HELTA Oiartzungo Emakumeen taldeak hamaika ikastaro antolatu ditu aurtengo ikasturterako. Izena emateko azken eguna bihar da eta horretarako turismo bulegora (Fermiñene) joan behar da ordainagiriaren frogagiriarekin batera. Gaur eta bihar 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara egongo dira bertan antolatzaileak.
Helduen Antzerki Taldean izena eman nahi duenak bihar du ere horretarako azken eguna. Izena emateko eskuorri bat bete behar da eta hori hainbat tokitan topa dezakete interesdunek: Makutxo eta Amazkar tabernetan, Turismo Bulegoan, Elorsoro kiroldegian, Manuel Lekuona bibliotekan, udaletxean eta anbulatorioan. Eskuorriarekin batera ordainagiria aurkeztu behar da kiroldegian edo udaletxean.
Ikastaroak balio duen diru kopurua (60 euro oiartzuarrek eta 80 euro gainontzekoek) kontu korronte honetan sartu behar da: 2095 5060 11 1060024774 (Kutxabank).