Oiartzungo neskek irabaziz hasi dute denboraldia
Denboraldiko lehen partida ezin hobeto hasi dute Oiartzun Kirol Elkarteko neskek, 1-0 irabazi zieten Osasunakoei. Aurpegi berriekin hasi dute denboraldia, tartean Jon Alkorta entrenatzaile berria. Osasunako jokalariak indartsu atera baziren ere, pixkanaka erritmoa hartzen hasi ziren oiartzuarrak eta partida husna bukatuko zela zirudienean, Nahia Mendiablek gola sartu zuen luzapenean. Hiru puntu Karla Lekuonan utzi dituzte.