San Fermin Txikiek itxiko dute Pasaiako jaien zikloa

San Fermin Txikiak ospatuko dituzte asteburu honetan Antxon. Pasaiako barrutietan egiten diren azkeneko festak izango dira. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du. Honakoa da:

 

Ostirala 27

 

  • 17:00etan: Toka eta Bote txapelketak Axularren. (Izen ematea bertan)
  • Ondoren: Tortilla lehiaketa (Izena emateko, irailaren 26an arratsaldeko 7ak baino lehen, Zaharren Tokian). Parte hartzaile bakoitzari 5 euroko laguntza emango zaio, eta guztientzat saria izango da.
  • 18:00etan: Poteoa.
  • 20:00etan: Txupinazoa Gure Zumardian.
  • Ondoren: Buruhandiak Pasai Txarangak lagunduta. Bukatzean, herri danborrada Luzuriagatik abiatuta
  • 22:00etan: Herri afaria Gure Zumardian (txartelak 6 euroan ohiko lekuetan). Ondoren, Karlos Dj.
  • 23:30ean: Kontzertua Gaztetxean.

 

Larunbata 28

  • 11:00etan: Euskaraz bizi nahi dut, haur eta gurasoentzako herri lasterketa.
  • 12:00etan: Kaleen arteko olinpiadak.
  • 13:00etan: Buruhandiak.
  • 14:00etan: Herri bazkaria Gure Zumardian (txartelak 10 euroan ohiko lekuetan). Ondoren, DJ Demo (gazteak).
  • 16:30ean: Apar festa Biterin
  • 19:00etan: Poteo berezia Gaztetxetik abiatuta.
  • 21:30ean: Afaria Gaztetxean (txartelak 5 euroan ohiko lekuetan). Ondoren, Djak.
  • 23:00etan Kontzertua Zumardian Makulu Ken, Oreindik eta Nunguayaz taldeekin.

 

Igandea 29

  • 11:00etan: Puzgarriak Gure Zumardian. Ordu berean paella txapelketa. Bitartean bermuta.
  • 18:00etan: Haurrentzako bizikleta lasterketa.
  • 22:00etan: Su artifizialak Katuen etxadian. Jaien amaiera.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend