Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamenduak jakinarazi duenez, udalerriko gazte talde eta elkarteek diru laguntza eska dezakete urriaren 1etik 31ra bitartean.
Behar bezala betetako dokumentazioa aurkeztu behar dute sail horren bulegoan. Aurkeztutako aurrekontua justifikatzeko gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar dira.
Elkarte edo talderen batek eskaera eredurik jaso ez badu, Kirol eta Gazteria Departemenduarekin harremanetan jar daiteke: 943 00 43 30 telefonora deituta edo Pasaiako Udalaren
webgunearen bitartez.