Xanisteban Eguneko pala txapelketan izena eman daiteke
Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketa izango da hamargarren aldiz. Izena emateko epea gaur zabaldu dute eta hilaren 14a bitarte egongo da izena emateko aukera. Miren, Amazkar edo Makutxo tabernetara jo behar da eta zazpi euro ordaindu. Finala abenduaren 26an izango da (Xanisteban Eguna), Kontzejupean.