Herrira-ren aurkako polizia operazioaren haritik, Oiartzungo hainbat eragilek mobilizazioak adostu dituzte. Gaur, herritarrak asanblea “masibora” joateko deitu dituzte. 19:00etan izango da, Doneztebe plazan.Ostiralean, hilak 4, pleno berezia izango da udaletxean, 18:00etan. Egun berean, 19:00etan, auzo bakoitzean mobilizazioak izango dira eta 20:00etan plazan kartelada berezia izango da.
Larunbatean, hilak 5, Bilboko manifestazio nazionalera joateko deia egin dute. Autobusen zerrenda ohiko tokietan daude jarrita izena emateko (autobusa Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik aterako da).
Astelehenean, Herrira-ren aurkako polizia operazioa eman zenean, oiartzuarrek berehalako erantzuna eman zioten eta
ehun herritar baino gehiago atera ziren kalera operazio hori salatzeko.