Jose Antonio Perezi eman diote Koldo Mitxelena beka
Frankismo garaiko euskal emakumeen historia ikertuko du Jose Antonio Perezek Koldo Mitxelena bekarekin. Zehazki, Historia de las mujeres en Euskadi durante el franquismo. Espacios de ocio, espacio de trabajo, género y oposición proiektua aurkeztuko du. Perez Geografia eta Historian lizentziatua da eta doktore Historia Garaikidean EHUtik.
Elkasko elkartearen ikerketa taldeak gauzatuko proiektua, eta hamabi hilabete izango dituzte horretarako. Perezek koordinatuko du eta Maria Losada Uriguen izango da ikerlari nagusia. Asmoa 36ko gerran garaituak izan ziren emakumeen bizitzaren eguneroko eremua aztertzea izango, eta lupa gizarteratzeko eremuetan jarriko dute: “Abiapuntua espazio publiko-pribatua desberdintzen duen dikotomia klasikoa da, lehenengoaren erabilera maskulinitatearekin uztartu izan den produkzio lan, kultur eta politikarekin; eta bigarrena feminitatearen arketipoak diren ugalketa, familia, zainketa eta rolekin”.
Ikerketak frankismo garaian emakumea gizarte amatasunera destinatua zegoelako ideiarekin hautsi nahi du.
Horretarako elkarrizketak egingo dituzte askotariko perfiletako emakumeekin (presoen emazteak, maistrak, amak, emaginak, aktibista politiko eta sindikalistak…), eta dokumentazio funtsa bat sortuko dute.