San Juango arraunlariak omenduko dituzte larunbatean
Arraun denboraldia bukatuta, San Juango arraunlariak omenduko dituzte larunbat honetan Donibanen. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Santiago plazan (eguraldi txarra eginez gero, pilotalekuan egingo dute). Banderen bedeinkapena egingo dute, baita bideo baten emanaldia ere. Ondoren, ez da jai girorik faltako, eta afaria doan eskainiko dute.