The Capaces taldeak kontzertua emango du bihar Mogambon
Trintxerpeko Mogambo aretoak egitaraua prestatu du bihar, hilak 12, eta eta ostegunerako. Bartzelonako The Capaces fast rock taldea ariko da bihar, talde gonbidatu batekin batera, 22:00etatik aurrera.
Ostegunean, berriz, hiru talde ariko dira bertan, 20:30etik aurrera: Helldamn irundarrak, eta Soldier eta Mutant Squad galiziarrak. Thrash metal musika jorratzen dute. Sarrerak sei euro balio ditu.