Lehen presidentearen hizketaldia, ondoan egungoa duela
Bertsoak kantatzen
Pasaiako alkatearen hizketaldia
Elkartearen presidentea, eta lehendakari ohiak plaka zabaltzen
Ohorezko agurra
Elkarteak izan dituen presidenteak
Bazkideen eta herritarren talde argazkia, elkartearen 25. urteurrenean.
Hilaren 12ko herri bazkaria
Hilaren 12ko herri bazkaria
Hilaren 12ko herri bazkaria
Hilaren 12ko herri bazkaria
Hilaren 12ko herri bazkaria
Hilaren 12ko herri bazkaria
Asteburuan jasotako onddoen bilduma
Larunbateko bazkariaren ondoren dantzaldia egin zuten Azokan
Manuel Mujikak jaso du onddo sortarik onena
Igandean onddoen erakusketa egin zuten
Basariren 25. urteurrena ospatzeko bazkaria
Ostiral arratsaldean ekitaldia eta herri sardin jatea egin zituen Basari elkarteak Antxon, 25. urteurrenaren ekitaldien hasiera modura. Lehenik elkartean bertan bildu ziren bazkideak eta herritarrak, eta lehen lehendakariak —Ricardo del Pozo— eta egungoak —Iñigo Cousillas— 1988tik 2013ra arte elkarteak egin duen bidearen berri eman zuen. Gainera, gogorarazi zuten “hiru bazkide ez daudela gure artean”, Antxoko hiru preso politikoei erreferentzia eginez —Gorka Zulaika, Imanol Iparragirre eta Balbino Saez—. Gainera, herriko tabernen auzia datorren astean hastekoa dela nabarmendu zuen egungo presidenteak, eta horretan 200 auzipetu daudela, “gure elkartearen eta Euskal Herriko besteen historian zatirik ilunenetakoa da hori”. Alta, 25 urtean herriko eragile bezala egindako lanari garrantzia eman zioten aldi berean.
Txalapartarekin hasi zen zilarrezko ezteien ospakizuna. Presidenteek eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak hitz egin ondoren, ekitaldirako espresuki prestatutako bertsoak kantatu zituzten Hamarretxeta kaleko elkartean bildu zirenek (beheko bideoan), eta elkartearen sarreran oroimenezko plaka zabaldu ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu zuen dantzari batek. Hori eta gero familia argazkia atera zuten elkarteko kideek nahiz herritarrek.
Larunbatean herri bazkaria eta ondoren dantzaldia egin zituzten Azokan. Igandan, berriz, Asteburu Mikologikoaren barruko ekitaldiak izan ziren.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.