Donibaneko hondakinak uzteko lokalari egindako erasoa gaitzetsi du Pasaia Garbiak
Asteburu honetan ezezagun batzuek Donibaneko hondakinak jasotzeko lokal bat pinturarekin erasotu dute. Pasaia Garbiak prentsa oharra kaleratu du erasoa gaitzesteko. Adierazi dutenez, horrelako erasoek ez dituzte atez ate daudenak ordezkatzen. “Are gehiago. Udal Gobernu Taldeari argudioak ematen dizkio inposaketarekin aurrera jarraitzeko”, gaineratu dute. Pasaia Garbiak atez atekoaren aurka egiten jarraitzea gonbidatu ditu pasaitarrak, “asteburu honetako jarrerak alde batera utzita, betiere”.