Errobi ibaiaren arroaren 10. etapa egingo du Trintxer mendi taldeak
Trintxer mendi taldeak irteera egingo du igande honetan, Nafarroa Beherera. Errobi ibaiaren arroaren ibilbideko 10. etapa egingo dute, 29 kilometrokoa. Burdinkurutzetako lepoan utziko die Dax taberna paretik aterako den autobusak, eta handik Beorlegi-Mendibera abiatuko dira oinez. Guztira 29 kilometro egingo dituzte, zazpi ordu eta erdiko iraupenarekin.
Informazio gehiago nahi duenak, honako telefono zenbakietara dei dezake: 943 39 07 21 edo 679 23 36 60. Izena ere eman daiteke.