Herriraren kontrako polizia operazioaren aurrean Lezoko EAJk izandako jarrera salatu dute
Lezon euskal preso eta iheslarien eskubideen aldean lanean ari den lantalde batek EAJ-k izan duen jarrera salatu du. Herrira Mugimenduaren kontrako polizia oprerazioa salatzeko EAJ eta EH Bilduk adostutako idatzia zegoela jakinarazi du Lezoko lantaldeak, baina hala ere Lezoko EAJ plenora ez zela azaldu salatu du. “Salagarria iruditzen zaigu, Gasteizko Legebiltzarrean eta Donostiako Udalean EAJk onartutako idatzia, Lezoko EAJk, Peio Garbizu buru duela, ez onartu nahi izatea”, esan dute.