Oarsoaldeko odol emaileek bilkura egingo dute datorren igandean
Datorren igandean, hilaren 27an, Oarsoaldeko odol emaileek batzarra ospatuko dute Donibanen. Eguna meza batekin hasiko dute, San Joan Bataiatzailearen elizan, 11:30etik aurrera. Ondoren, odola aldi gehienetan eman dutenei domina eta diplomak emango dizkiete.
Goiza ongi bukatzeko, bazkaria egingo dute Pasaia-Lezo Lizeoko pilotalekuan, 14:30etik aurrera. Hondakoa izango da menua: urdaiazpikoa, patea, otarrainxkak, arrain pastela eta piper beteak, lehendabiziko bezala; bakailaua tomatearekin eta entrekota patata piperrekin. Postre moduan profiterolak txokolatearekin egongo dira. Ardoa, ura eta sagardoa egongo da edateko, kafea eta likoreez gain.