Sorturen herri batzarra izango da bihar
Bihar, hilak 26, Sorturen herri batzarra izango da. 09:30ean hasiko da Haurtzaro Ikastolako gela nagusian. Hiru gai landu, eztabaidatu eta bozkatuko dituzte.
Herriko plangintzaren lehentasunak, zaintza partekatuaren lege egitasmoa eta Europako hauteskundeak izango mahai gainean jarriko dituzten gaiak.
Bestetik, Libre dinamikaren barruan Bilbon bihar egingo den manifestaziora joateko deia luzatu dute. Autobusen zerrenda ohiko tokietan daude.