Ludoteka zerbitzua azaroaren 4an jarriko dute martxan
Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailek Ludoteka zerbitzua jarriko dute martxan azaroaren 4an. Hiru eta Hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua da eta interesdunek, azaroaren 8ra arte izango dute izena emateko aukera. Azaroaren 4tik maiatzaren 30era arte egongo da zabalik ludoteka 16:30etik 19:30era.
Matrikula egin nahi dutenek Kultura Saileko bulegora jo behar dute 8:00etatik 14:00etara. Matrikula kuota 50 eurokoa da kurtso osorako.
Baldintzak
Ludoteka zerbitzuan 45 haur onartuko dituzte geheinez udaletik jakinarazi dutenez: “Kopuru hori pasatzen bada plazak zozketa bidez emango dira”. Ludotekan izena emateko berriz bi baldintza bete beharko dituzte erabiltzaileek, 2013an Lezon erroldatuta egotea (Etxebizitza leku aldaketak eta etorkinen familiak salbu), eta Lezoko ikastetxeetan matrikulatuta egotea.
Familia ugariek %20 beherapena izango dute ludotekako matrikulan. Larrialdiko laguntza jasotzen duten familietako haurrek ez dutela marikula ordainduko azaldu dute, bestalde.