'Animalien Ipuinak' Andreonen, Lupe Lekuonaren eskutik
Ipuin kontaketa saioa izango da bihar Lezoko Andreone udal liburutegian. Laugarren saioa izango da gaurkoa eta Lupe Lekuonak Animalien Ipuinak emanaldia eskainiko du 18:30etik aurrera.
Lau eta zazpi urte arteko haurrei begira antolatzen dituzte ipuin kontaketa saioak. Datorren asteazkenean Mundipurdiko ipuinak kontakizuna eskainiko du Maite Francok.