Iaz egin zuten Marinel Azoka lehen aldiz
Lehengo urtean egin zuten lehen aldiz Marinel Azoka Lezon, eta izan zuen arrakasta ikusita, aurten azokaren bigarren aldia egingo dute. Asteburuan, hiru egunez marinel azokak hartuko du Karlos Saldise plaza eta hainbat herritatik etorritako 40 artisau eta postutik gora izango dira. Artisauen produktuak ikusi eta erosteaz gain, gastronomia, musika, kale animazioa, tailer erakusketa, haur jolasekin eta jolas tradizional eta didaktikoekin gozatzeko aukera izango du Lezora hurbiltzen denak ostiraletik igandera bitartean.
Hainbat izan dira Marinel Azokarekin bat egin duten herriko taldeek egitarau zabala oparoago egin asmoz. Tartean, aiton Bordak antolatzen duen Kantu Jira izango da larunbatean eta baita Musika Bandaren kontzertua Gezalan ere. Lezoko Dantzazaleok taldeko kideen dantzek goiz eta arratsaldez girotuko dituzte herriko kaleak; eta Murixka dantza taldeko haurrak berriz arratsaldez ariko dira dantzan. Pasaiako Itsas Gelak ere bat egin nahi izan du Marinel azokarekin.
Itsasoarekin harreman estua
Haren arrasto handirik ez bada ere, Lezoko udalerriaren hitoria itsas arduerekin estuki lotuta egon da betidanik. Hainbat ontzira leku, ontziola, arrantzarako itsasontzi eta itsas bizimoduarekin lotutako hainbat elementu ziren Lezon, udalerriaren mendebaldean, Pasaiako Portura zabaltzen den partean. Meendetan zehar Lezok itsasoarekin izan duen harreman estua ekarri nahi dute gogora Marinel Azokaren bidez, eta horrenbestez, marinel giroan murgiltzera ditu dituzte herritar zein inguruetako herrietako bizilagunak ostirala, larunbata eta igandean.
Egitaraua
Ostirala 15:
Larunbata 16:
- 11:00etatik 14:30era: Azoka zabalik izango da.
- 12:00etan: Kantu Jira Aiton Bordatik abiatuta.
- 12:30ean: Musika Bandaren kontzertua Gezalan.
- 17:30etik 21:30era: Azoka zabalik izango da.
- Goiz eta arratsaldez Lezoko Euskal Dantzazaleon kalejira eta dantzak herritik zehar eta arratsaldean Murixka Dantza taldeko haurren dantzak.
Igandea 17:
- 11:00etatik 14:30era: Azoka zabalik izango da.
- 17:30etik 21:30era: Azoka zabalik izango da.
- Hiru egunetan zehar gastronomia, musikarien kalejirak (gaitak eta perkusioa), kale animazioak, azokako tailerren erakusketak; haur jolasak, formatu handiko jolas tradizional-didaktikoak.