Oiartzungo Eskola Feministaren lehen tailerra izango da ostiralean
Indarkeria matxista izango da lehen tailerraren gaia.
Eskola feminista sortzear dago Oiartzunen, “lortu nahi dugun jendarte feministaren bidean, oraindik ere, asko dugulako hausnartzeko, ikasteko, eraldatzeko… eta guztion ardura da”, nabarmendu du Antiju Morik herriko talde feministak. Eskolaren barruan, lehen tailerra ostiral honetan, hilak 15, izango da, Amazkar tabernan. Azaroaren 25a (emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna) gertu dagoenez, indarkeria matxistaren gaia jarriko dute mahai gainean. Lehen tailer hori Bilgune Feministak gidatuko du.
Tailerra bukatuta, jateko zerbait jarriko dute eta 23:00etan Maddi eta Joxeleonen kontzertua izango da Amazkarren bertan.