Oiartzungo bertso saioa
Larunbatean saio txukuna egin zuen Alaia Martin bertsolari oiartzuarrak Elorsoro kiroldegian. Bigarren postua eskuratu zuen, 667 puntu lortuz, Aitor Sarriegi irabazlearen atzetik. Atzoko Murgiako saioa eta gero, finalerdietako bigarren itzulian sartuko diren bertsolarien izenak ezagutu ziren eta tartean egongo da bertsolari oiartzuarra, baita haren anai Jon Martin ere. Donostian igande honetan, hilak 24, izango den seigarren finalaurrekoan kantatuko dute biek, Atano III pilotalekuan.
Oiartzunen bizi den Jokin Uranga bertsolari azpeitiarra ere bigarren itzulirako sailkatu da. Urangak larunbat honetan, hilak 23, izango du saioa Elizondoko Baztan pilotalekuan.