PSE-EEk "onartezina" deritzo Antxon atez atekoa ezartzeari
PSE-EEren arabera, Bildu “Antxori bizkar emanez ari da gobernatzen” eta Antxorekin atez atekoa ezartzeko baino ez dela gogoratu iritzi dio. “Onertezizntzat” jo du atez atekoa Antxon ezartzea, “antxotarrak iraintzea” iruditzen zaiolako. PSE-EEren arabera, “Antxo da bide garbiketaren hitzarmenean egon diren murrizketak gehien igarri duen barrutia”. Barrutiak, garbiketan ez ezik, “aparkalekuan , hiri altzairuetan eta mantenuan” gabezi handiak dituela nabarmendu dute. “Orain, gainera, atez atekoaren posteak dakartzaten zikinkeria, horixe Amaia Agirregabiriaren bi urteko gobernuak barrutiari egingo dio ekarpen bakarra”, salatu du PSE-EEk.