Obrak egiten ari dira Altzibarren
“Oinezkoen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko” helburuarekin, semaforoa eta zebra-bidea jartzen hasi dira Altzibarren. Lanen lehen fasean “lan zibila” egiten da Oiartzungo Udala eta geroko lanak, semaforoa jarri, pintatu… Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku egongo da. Lanek eguraldiaren arabera egingo dute aurrera.
Udalaren hitzetan, gune hori oinezko askok erabiltzen dute, Xorrola eta Ekialdebusen geltokietara iristeko pasabidea baita: “Altzibartarrek urtetan zehar aldarrikatu dute bertan zebra-bidea jartzea”. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetzeko errepidea denez, udalak eskaera egin izan dio aldundiari egoera konpontzeko, eta azkenean, adostasunera heldu dira: lanen erdia udalak ordainduko du, eta beste erdia aldundiak.