Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute Antxon
Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak autodefentsa feminista tailerra antolatu du astebururako. Antxoko kultur etxean izango da tailerra, ostiralean, 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean, 10:00etatik 12:00etara. Antolatzaileek azaldu dutenez, tailerrarekin “guztion barruko indarra identifikatu eta erabiltzen ikasteaz gain, nork bere burua maitatzea eta ingurukoak maitatzea eta errespetatzea” lortu nahi dute. Horrez gain, “beharrezkoa denean mugak jartzea”, horrek guztiak “askatasunez bizitzeko” lagungarria delakoan.
Metodologiari dagokionez “Wing tsun sisteman oinarritutako tekniken ikastaro teorikoa-praktikoa” izango dela iragarri dute, emakumeek beren burua seguru senti dezaten laguntzeko eta eraso sexistei aurre egin ahal izateko, gorputzaren kontrola eskuratuz eta trebetasunen garapena sustatuz.
Lide Marcok dinamizatuko du ikastaroa. Informazio gehiagorako eta izena emateko 943 00 43 20 telefono zenbakira dei daiteke edota berdintasuna@pasaia.net helbidera idatzi.