Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna da gaur, eta Pasaian aste osoan izango dira gaurko egunari lotutako ekimenak. Gaur, esaterako, zinemara joango dira goizean. Aniztasunaren gaineko film laburrak emango dituzte ikasle pasaitarrentzat, Trintxerpeko alkateordetzan, has aste honetan egiten ari diren XV. Ikuska jaialdiaren barruan. Horrez gain, arratsaldean, 17:00etatik aurrera tailerrak egingo dituzte ludotekan 4 eta 8 urte arteko haurrentzat, eta 17:30ean, berriz, Itsas Gelaren Mater itsasontzian, 8 eta 12 urte bitartekoentzat. datozen egunetan ere izango dira ekimenak. Horiei buruzko informazio gehiago
Pasaiako Udaleko webgunean topa daiteke.