Txosteko kideak hurbilduko dira gaur Kirolez Blai! saiora
2013ko denboraldia aztertzeko asmoz, Txost pilota taldeko hainbat kide izango dira gaur Oiartzun Irratiko Kirolez Blai! saioan. Eskarne Irastorza, Antton Mendizabal eta Joxe Mari Mitxelena taldeko kideak eta Andoni Zabala pilotaria arituko dira mikrofono aurrean 13:15etatik aurrera.