Ohiko udalbatzarra izango da bihar
Bihar, hilak 27, azaroko ohiko udalbatzarra izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hamalau gai landuko dira; hala nola, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta EH Bilduk bereganatutako mozioa; 2014 urteko aurrekontuaren behin-behineko onarpena; abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Euskara Batzordeak egiten duen proposamena eta Petra Lekuona zaharren egoitzarekin hitzarmena.