Lezoko irabazleak
Eskatu Ogia Euskaraz euskara normalizatzeko eta hizkuntzaren erabilera sustatzeko kanpainaren barruko sariak eman dituzte Lezon. Herriko hainbat okindegitan ogia euskaraz eskatzeagatik kupoia jaso, hura bete, eta zozketaren zain izan. Hori bestetik ez dute egin irabazleek. Saria, potoloa: saria tokatu den okindegian hilabeteko ogia doan. Irudikoak dira Lezoko irabazleak. Jarraian, horien izen abizenak eta saria non egokitu zaien:
- Marcos okindegian, Lorea Iturbe.
- Tut kafetegi-okindegian, Garbiñe Aizkorreta.
- Taloka okindegian, Rosario Ikaran.
- Famipan okindegian, Encarni Garcia.
- Goxo okindegian, Nekane Artola.
- Arantxa okindegian, Satur Ezkurra.
- Aliprox supermerkatuan, Maite