Hiru sute izan dira Pasaian asteburuan. Lehengoa igande goizaldean gertatu zen, Trintxerpeko Daniel de Castelao kalean. Bizilagunek 02:10ean eman zieten abisua udaltzainei, eta hauek suhiltzaileei. Hiru edukiontzi, bi moto eta bi kotxe kaltetu ziren aipatu sutean. Hurrengo egunean, 07:20ean, beste edukiontzi bat erre zuten, Gudarien Plazan. Kasu honetan udaltzainek itzali zuten sua, su-itzalgailuarekin.
Igandean, 08:00etan, Antxoko Luzuriagan piztu zen sua, bulegoen eraikinean, Donostia aldean. Oraindik ez da zabaldu sua zerk eragin zuen. Udaltzainek bertan bizi den jendea irtenarazi behar izan zuen.