Portuaren jarreraz hitz egiteko batzarrak deitu ditu EH Bilduk
Pasaiako EH Bilduk herri batzarrak deitu ditu Pasaiako Portu Agintaritzaren “jarrera zekenaz” hitz egiteko. “Portuak herriari egiten dizkion erasoak ezagutu nahi” dituztenei batzarretara joateko deia luzatu die koalizioak. Trintxerpen, bihar da batzarra, Trintxer Elkartean, 19:00etan; Donibanen, etzi, Victor Hugo etxean, 19:00etan eta etzidamu Antxon, Basari elkartean, 19:00etan.