Gabonetan aldaketak Donibaneko atez ateko zerbitzuan
Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean hondakinak atez ate biltzeko sisteman hainbat aldaketa izango direla iragarri du Udalak:
Hilaren 23an eta 30ean, plastikoa eta errefusa jasoko dituzte; Hilaren 24ean eta 31n ez dute bilduko; hilaren 25ean eta 1ean, organikoa eta papera jasoko dituzte; 26an eta 2an plastikoa; 27an eta 3 organikoa; 28 eta 4ean ezer ere ez, eta 29 eta 5ean organikoa.
Informazio bulegoa itxi egingo dute eta bizilagunak ondoko telefono zenbakia artatuko dira: 943 34 43 28 edota ondoko helbidean: bizibadia@pasaia.net.