Bera Bera taldeak Trintxerpeko kaltetuei emango die biharko partidaren dirua
Bera Berak, bihar, 19:00etan Bidebietako Kiroldegian jokatuko duen partidan bildutako dirua Trintxerpeko kaltetuei emango die. Gainera, talde osoak sinatutako baloia bat zozketatuko dute dirua biltzeko. Alcobendasen kontra jokatzen du Bera Berak. Ligan lehen eta bigarren taldea dira, eta kiroldegia lepo beteko dela espero dute. Alcobendaseko taldea Ligan gol gehien sartu dituen taldea, eta Bera Bera, berriz, gol gutxien jaso dituena.