Sutean kaltetutakoen alde paellada egin dute Trintxerpen
Nornahi plaza elkartasun plaza izan zen atzo. Bertako hiru tabernaren ekimenez, Dcine, Ancla eta Tikei Trintxerpeko Euskadi etorbideko sutean kaltetutakoen aldeko paella jatea egin zuten; taberna bakoitzak bere sukaldean egin zuen paella, eta aurretik txartelak erosi zituzten 450 herritarrei eman zizkieten. Bertan, elkartasun keinua egin zutenez gain, kaltetuetako hainbat ere izan ziren, eta esker onez jaso zuten bai diru ekarpena zein berotasuna.
http://youtu.be/znLi3yq3TA4

Goiza girotzen San Pedroko txaranga egon zen, Proisako kideez osatua. Eguraldiak lagundu zuen, eta hiru tabernetako kideek erruz egin zuten lan. Txartelen prezioa 6 eurokoa zen, 2 gastuak ordaintzeko, eta beste laurak kaltetuentzat.