Hipoteka eta desjabetzeen berri emateko Gizarte Zerbitzuek hitzaldi sorta bat antolatu dute, asteazken honetan hasi eta otsailaren19ra bitartean. Auzoz auzo egingo dituzte hitzaldiak. Guztiak 18:00etan hasiko dira.
Hipoteka bati abala ematearen inguruko azalpenak emango dituzte: abal emailearen erantzukizuna, abalik gabeko hipoteka lortzeko baldintzak eta abalista eta hipotekari ez zorduna izatearen arteko ezberdintasunak. Alternatibak ere proposatuko dituzte: etxebizitzaren balioaren %100 kubritzerainoko mailegu pertsonala, erosketarako aukera ematen duen alokairua… Herentziak ere aipatuko dituzte, eta zehazki, horrekin lotuta, fidantzan oinordekoei transmititzeaz.
[box]
Hitzaldiak
- Hilak 29, asteazkena: Galtzarabordako El Parque erretiratuen elkartea.
- Otsailak 5, asteazkena: Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkartea.
- Otsailak 10, astelehena: Kaputxinoetako San Jose erretiratuen elkartea.
- Otsailak 11, asteartea: Pontikako Arramendipe erretiratuen elkartea.
- Otsailak 13, osteguna: Beraungo Bienvenido erretiratuen elkartea.
- Otsailak 18, asteartea: Alabergako La Magdalena erretiratuen elkartea.
- Otsailak 19, asteazkena: Olibeteko Beti Bizkor erretiratuen elkartea.
[/box]