Munduko errekorra hautsi du Mikel Odriozolak beteranoetan

Mikel Odriozola ibilketaria

Mikel Odriozola ibilketaria

Mikel Odriozolak munduko errekorra hautsi du 3.000 metro ibilketa modalitatean, pista estalian, eta 40 urtetik gorakoen mailan. Errenteria-Oreretako ibilketariak segundo batean hobetu du Tim Seamanek ezarrita zeukan marka, eta bere denbora 11.51,60 izan da. Joan den larunbatean Anoetako belodromoan egin zuen lasterketa hori.

Belodromoa zutik jarri zela jakinarazi du Gabriel Beldarrainek bere blogean.

Odriozolak, hala nola, hiru joko olinpikoetan parte hartu du, eta Osakako Munduko Txapelketan (2007) seigarren izan zen. Europako txapelketetan 4.en eta 5.en izan da, Budapesten (1998) eta Gotenborgen (2005).

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend