Trintxerpeko kaltetuei begirako elkartasun hilabetea antolatzeko bilera

Errenteria-Oreretan, elkartasun hilabetea prestatzen ari dira Trintxerpeko sutean kaltetutako bizilagunei laguntzeko. Ekitaldi horietan gehiago sakonduko dute, bihar, asteartea (hilak 28), Merkatuzarren. Bilera 20:00etan hasiko da.

Zehazki, martxoa bukaeran herriko auzo guztietan diru bilketa egin nahi dute, eta hori prestatzea izango da biharko bileraren helburua. Herritar guztiak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Lehen bilera hilaren 14ean egin zuten. Hainbat herritar izan ziren parte hartu zutenak, eta elkartasun egitarau bat prestatzea adostu zuten.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend