Kulturguneko sarreren prezioa jaitsiko dute
Kultura Departamenduak jakinarazi duenez, 2014ean sarreren prezioak jaitsiko dituzte antzerki eta dantza ikuskizunetan. Ikuskizun orokorren kasuan, sarrera orokorra 8 eurokoa izango da, eta murriztua 6 eurokoa (gazte txartela, langabezia txartela, 65 urtetik gorakoak eta familia ugariek, besteak beste)
Haur eta familiarteko ikuskizunen kasuan, sarrera orokorraren prezioa 3 euro izango da.