Euskal Herriko kontserbatorioetako ikasleek parte hartuko dute Klarinete Festan
Errenteria Musikalen eskutik, Klarinete Festa izango da larunbatean, 11:15etik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Euskal Herriko kontserbatorioetako eta musika eskoletako klarinete ikasle eta irakasleek parte hartuko dute, eta 300 lagun inguru biltzea espero dute antolatzaileek.
Horrez gain, klarinete eta osagarrien erakusketa izango da, msuika etxeen eskutik
Sarrera doan da, baina tokia mugatua da.
Zehazki, Errenteria-Orereta, Andoain, Zumaia, Tolosa, Donostia, Zumarraga, Mutriku, Legazpi, HOndarribia, Lezo, Oiartzun, Irun eta Beasaingo musika eskolek parte hartuko dute.