Asier Legorburu eta Xose Estevez
Kontxa Murgiari omenaldia egingo diote urtero bezala Oiartzunen. Bihar izango da omenaldia, goizean. 10:30ean, Lartaun txistulari taldea Trisquele Donostiako Galiziar Etxeko gaitero taldea kalejiran abiatuko dira. Gero, 12:00etan, Doneztebe plazan eta Manuel Lekuona bibliotekako aretoan lore eskaintza eta omenaldia egingo diote; bertan izango dira Asier Legorburu Kultura zinegotzia eta Xose Estevez historialaria.
Ekitaldia bukatuta, mokadutxoa eskainiko diete bertaratzen direnei.
Kontxa Murgia hobeto ezagutzeko irakurri
erreportaje hau.