Marian Garmendia margolaria
Astelehenean, otsailaren 3an Marian Garmendia margolaria bere erakusketan izango da arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara. Udaletxeko areto nagusian jarri dute Garmendiaren erakusketa eta, bertan, 40 lan inguru bildu ditu artistak: paisaiak, erretratuak… Astelehen arratsaldean erakusketa bisitatzen duenak artistarekin hitz egiteko aukera izango du eta bere lanaren inguruko azalpenak emango ditu Garmendiak. Hurrengo egunean bukatuko da erakusketa, otsailaren 4an.
Garmendia altzibartarra da, Irundarrene etxean sortua. Ttikitako pasioa du margotzea, baina 2002an hasi zen ikasten. Gloria Askasorekin egon zen bi urtez eta gero Errenteria-Oreretako Xabier Obeso margolariaren eskolara joan zen; bertan lau urte eman zituen.