Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak enplegu plana abiatuko dute, aldundiak emandako diru laguntza baliatuz. Iraupen mugatuko zortzi lanpostu sortuko dituzte, langabezian dauden herritarrentzat: bi arkitekto tekniko, bi peoi balionitz, arotz ofizial bat, iturgin ofizial bat, basozain bat eta Listorretako erabiltzaileei arreta eskainiko dien langile bat.
Heldu den astean argitaratuko dituzte lanpostuen xehetasunak
oarsoaldea.net webgunean eta, ordutik, zazpi egunetko epea izango da izena emateko.