Gipuzkoako trialsin txapelketa jokatuko dute igandean Arrokaundietan
Jaizkibelen jokatuko dute igandean Gipuzkoako Trialsin Txapelketako II, jardunaldia. Donibaneko Kultur Jolasa eta Kirol Elkarteak antolatuta, proba Donibanen jokatzen den XI. aldia da. Abartzuzako txapeldun Benito Rosek hartuko du proban, baita Hondarribiko Ion Areitio ere. Ros zortzi aldiz izan da munduko txapelduna, eta Areitio orain dela bi urte izan zen munduko txapelduna. Patxi Cruz sanjuandarrak ere parte hartuko du Arrokaundietako lehian.
Proba 10:30ean hasiko da eta 13:30ak bitartean iraungo du. Izen-ematea egunean bertan egin ahal izango da, 10:00etatik aurrera. Probak Pasaiako Udalaren babesa du.
Pasaiakoaren ondotik, Gipuzkoako trialsin txapelketak Urretxun (martxoak 9), Oñatin (martxoak 23), eta Tolosan (apirilak 6) ditu hurrengo zitak.