Joan den asteburuan Libre Asteburua izan zen Oiartzunen. Lau hilabete pasatu dira Madrilen 26/09 eta 35/02 sumarioak epaitzen hasi zirenetik. Azken hilabeteetan horien kontrako zenbait mobilizazio egin dira Oarsoaldean eta Bidasoan, eta orain, epaiketak azken txanpan sartu direla, horiek “biderkatu” egin behar direla iritzi diote Libre dinamikaren bultzatzaileek.
Oarsoaldeko eta Bidasoko hiru lagun eta zazpi elkarte ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen: Rufi Etxeberria oiartzuarra, Ibai Esteibarlanda irundarra eta Idoia Arbelaitz oreretarra nahiz Basari, Girizia, Landare, Tiñelu, Trintxer, Hazia eta Antxeta elkarteak. Guztira, 80 lagun eta 110 elkarte dira.
Mus Txapelketa
Oiartzungo Mus Txapelketan Girizia elkartean jokatu zen aurten ere. Txapela Jon Ugartek (Hendaia) eta Oskar Fernandezek (Hondarribia) jantzi zuten eta horrez gain Euskal Herriko Mus Txapelketa Nagusirako (Gipuzkoarako) sailkatu ziren. Guztira 16 bikotek eman zuten izena larunbatean jokatu zen txapelketan.
-
-
-
-
Oiartzungo Libre asteburua
-
-
-
-
-