Ikasleak santa eskean
Santa Ageda bezpera da gaur eta ohiturari jarraituz santa eskean aterako dira oiartzuarrak makila eskuan hartuta. Herriko bi ikastetxeetako ikasleak auzoetan barrena ibiliko dira: Haurtzaro Ikastolakoak (8 eta 12 urte bitartekoak) Iturriotzen eta Elizalden ibiliko dira, 14:30etik 16:30era eta DBHkoak Elizalde, Iturriotz, Ugaldetxo eta Altzibartik 17:30etik 19:30era.
Elizalde Herri Eskolakoak, berriz, 18:00etan aterako dira eta Elizalde auzotik ibiliko dira.