Santa Ageda bezpera dugu abestiak dioen bezala, eta herriko zenbait txokotan, batik bat ikastetxeetako haurren eskutik, entzun ahal izan dira koplak. Arratsaldean, helduen txanda izango da. 18:30ean geratu dira Arkaitzan.
http://www.youtube.com/watch?v=OeA1CgcBg2c&feature=youtu.be
Oreretako Ikastolako haurrak Herriko Plazan.
Santa Ageda bezpera dugu abestiak dioen bezala, eta herriko zenbait txokotan, batik bat ikastetxeetako haurren eskutik, entzun ahal izan dira koplak. Esate baterako, goizean goiz, Orereta Ikastolako haurrak aritu dira kalez kale kantatzen.
Arratsaldean helduen txanda izango da. Hala, 18:30ean, Arkaitza tabernan elkartuko dira, koplak kantatzera, Xenpelar Bertso Eskola, Lau Haizetara eta AEK Xenpelar, bertaratzen direnekin batera. Tabernaz taberna ibiliko dira, eta erronda Foru Plazan bukatuko dute, Xenpelarren omenezko eskulturaren aurrean. Han, Ereintza elkartekoekin bat egingo dute.
Horrez gain, Ereintzako kideak ere erdialdean barrena ibiliko dira aurretik.
Azkenik, Beraunen ere kantatuko dituzte koplak. 18:00etan irtengo dira Luis Mariano plazatik.