PSE-EEren ustez, Aldundiak Trintxerpeko kaltetuei zergetan emandako laguntza "eskasa" da
Gaur onartu dituzte Aldundian Trintxerpeko Urtezaharreko sutean kaltetutako familiei laguntzeko hainbat neurri, baina PSE-EEren iritziz “motz” geratu da laguntza. Kaltetuek higiezinen gaineko zerga ez dute ordaindu beharko, ez eta etxebizitzekin lotutako beste hainbat zerga ere. Pasaiako udalak kostu horiek guztiak Aldundiak har zitzala eskatu zuen plenoko aho batez onartutako akordio baten bidez, baina, PSE-EEren arabera, Aldundiak kostuen %50 baino ez du bere gain hartuko.