Gaur zabaldu ditu ateak Altzateko igerilekuak
Sabaia konpontzeko lanak amaituta, gaur zabaldu ditu ateak Altzate Igerilekuak. Ikastaroak berriz, astelehenetik berrartuko dituztela jakinarazi dute udal ordezkariek. Joan den hilaren 28an haize bolada indartsuak eraman zuen Altzate igerilekuko sabaiaren zati bat eta orduz geroztik izan da igerilekua itxita eta ikastaroak etenda.